Deñek eta Mikel Morenok kontzertua eskainiko dute datorren asteazkenean, azaroa agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 27a, 00:00

Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera kontzertuari, Biterin, eta sarrera doakoa da. Gonbidapenak kultura.hernani.eusen eskuratu daitezke.

Datorren asteazkenean azaroa agurtzeko, Deñek eta Mikel Morenok kontzertu goxo bezain hunkigarria eskainiko dute Biterin. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera kontzertuari, eta sarrera doakoa da. Hala ere, gonbidapenarekin joatea beharrezkoa da, eta horretarako aukera dago kultura.hernani.eus webgunean. 

Deñe 18 urteko kantautore azpeitiarra dugu, 14 urterekin hasi zen bere musika proiektua lantzen. 2020an egin zuen publikora salto, Gaztea Maketa lehiaketan eta bere ibilbide musikalari ekin zion garai hartan. Pop-a da Deñeren musika estiloa, eta sentikortasuna da nagusi bere musikan, garrantzi berezia emanez letrei. Bakarlari gisa hasi bazen ere, talde formatuarekin ari da kontzertuak eskaintzen.

Mikel Morenori dagokionez, askok ezagutuko dute Kauta taldearen sortzaile modura. Gaztetatik jardun du musikaren munduan. 2021ean kaleratu zuen bakarkako lehenengo lana (Esnatu baino lehen) hausnarketa, esperimentazio eta barne bizipenen ondorio. Eta orduz geroztik, kantu bakoitzari dagokion pisu emozionala jarri dio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!