Gizonezko bat atxilotu dute Hernanin, lesio-delitu bat leporatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 11:54

Biktima ospitalera eraman behar izan dute, sabelean eta albo batean zauri larriak zituelako.

Erasoa gaur goizaldeko 00:15ak aldera gertatu da Hernaniko kaxkoko ostalaritzako lokal baten inguruan. Ertzaintzak aditzera eman du lekuko batek jakinarazi diola gizon batek beste bat erasotu duela labana batekin, eztabaidan ari zirenean.  

Lekura hurbildu diren poliziek ikusi dute biktima odola dariola zegoela, sabelean zituen zauriengatik. 

Osasun-zerbitzuek lekuan bertan artatu ondoren, ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.

Ustezko erasotzailea atxilotu egin du ertzaintzak, eta ertzaintzaren esanetan polizia-aurrekariak ditu atxilotutako 29 urteko gizonezkoak.  Ertzaintzaren egoitzara eraman dute zegozkion polizia-eginbideak betetzeko. Horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!