Nafar Jokoetan eta Gipuzkoakoan, lau final

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 00:00

Lau final jokatuko dituzte bailarako esku pelotariek, asteburu honetan. Gipuzkoako Txapelketakoak izango dira horietako bi, eta Aretxabaletan jokatuko dituzte, gaur arratsaldeko 16:30etan. Jubeniletan, bigarren mailako finala jokatuko du Xuban Goñi astigartarrak, Aranburu oiartzuarrarekin batera, Lapkeko Erauskinen eta Kerejetaren kontra. Eta kadeteetan, hirugarren mailakoan ariko dira Joseba Arretxe eta Manex Martin hernaniarrak, Aretxabaletako Beitiaren eta Gonzalezen kontra.

Nafar Jokoetan, berriz, Beran jokatuko dituzte finalak, gaur goizeko 10:00etan hasita; eta lau goizuetar ariko dira horietan. Benjamin mailakoan ariko dira Oier Zabala eta Luken Elizegi, Aurrera taldeko bikotearen kontra. Eta alebin mailakoa jokatuko du Umore Onako Zurutuza-Apezetxea bikoteak, Erreka taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!