Deskontu bonuak eskuragai, abenduan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 00:00

Abenduaren 1etik 7ra egongo dira deskontu-bonuak eskuragarri Berriak-en, ordutegi honetan: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 

Buelta dira Hernaniko komertzioetan erosketak bultzatzeko bonoak. Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak guztira 400 deskontu-bonu aterako ditu, abenduaren 1ean. Bonu hauen kostua 40 eurokoa izango da, baina gastu-balioa 50 eurokoa. Deskontu-bonu hauek, 2023ko urtarrilaren 6ra arte erabili ahal izango direla ziurtatu du Berriak elkarteak. 

Deskontu-bonuak erosteko interesa duenak Berriak-eko bulegoan erosi ahal izango ditu, abenduaren 1etik abenduaren 7ra bitartean, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, edota izakinak agortu arte. 

Kanpaina honetan, Berriak elkarteko 70 saltoki inguruk hartuko dute parte, hainbat sektoretakoek izanik, hala nola ehungintza, oinetakoak, aisialdia, kultura... Beraz, kontsumitzaileak aukera ugari izango ditu bonu horiek erabiltzeko. 

 
NANa, beharrezkoa 

Bonu erosketari dagokionez, honakoa azpimarratu du Berriak-ek: «NANa aldean eraman behar duten adinez nagusi direnentzat bakarrik izango da baliagarria, eta txartelarekin bakarrik ordaindu ahala izango dute. Beste pertsona baten izenean bonu bat erosteko aukera aurreikusten da, betiere interesdunaren NANa ekartzen bada (fotokopiarekin nahikoa)».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!