«Gobernu talde honek isil-isilik kudeatu du ekintza» azaldu du Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 00:00

Jakinarazi du ez dela kasu isolatu bat izan: «azkenaldian ohituta gaude horrelako jardueretara, eta horregatik, gogorarazi nahi dugu oposizioa ere herritarren ordezkaria dela».

Joan den azaroaren 17an, industriako emakume langileen omenezko pasealekuaren inaugurazioaren harira, Elkarrekin Podemosek nabarmendu du pozik dagoela: «gure taldea asko poztu da hori jakitean. Izan ere, gure ildo politikoan dago beti emakumeoi ukatu zaigun espazio publikoa aitortzea». 

Hala ere, honakoa kritikatu du talde moreak: «pena da horrelako ekintzak behar bezala ez argitaratzea, lanegun batean egitea goiz erdian, pertsona asko bertaratu ezin diren orduan, eta industrian lan egin zuten emakumeak kontuan hartu ez izana. Gobernu talde honek, isil-isilik kudeatu du ekintza hau, ez genuen horren berririk, bestela, fabriketan lan egin zuten emakumeei eskainitako ibilbide bat inauguratzearen aurka egongo ginatekeen, haiek gonbidatu gabe, oraindik hemen daudenei eta gure historiaren zati bat guri kontatu behar digutenei. Horren ordez, gobernu taldeak nahiago izan du bere diskurtsoa kontatzea eta, batez ere, argazkiak ateratzea».

Amaitzeko, oposizioak ekarri ditu gogora: «hau ez da kasu isolatu bat izan, azkenaldian ohituta gaude horrelako jardueretara, eta, horregatik, gogorarazi nahi dugu oposizioa ere herritarren ordezkaria dela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!