Hil ala biziko partidua bihar, Santanderren

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 00:00
Anartz Elosegi, baloiarekin.

Independienteren kontra jokatuko du Hernanik, 12:00etan. Igoera fasera sailkatzeari begira, asko egongo da jokoan.

Beste hiru partidu geratuko zaizkio jokatzeko, baina Hernanik hil ala biziko lehia dauka bihar, Santanderren. Independienteren kontra jokatuko du, eguerdiko 12:00etan hasita, San Román zelaian. Eta garaipena behar du Hernanik, igoera fasera sailkatzeko bidean. 

Irabazita, aurrea hartuko dio Santanderreko taldeari, eta pauso garrantzitsua emango luke, aurreneko hiru postuetan bukatzeko. Galduz gero, ordea, asko zailduko litzaioke helburua. Izan ere, Getxok, Independientek eta Zarautzek dagoeneko jokatu dituzte beraien arteko partiduak, eta litekeena da falta zaizkien partidu guztiak irabaztea.

Une honetan, 15 punturekin laugarren dago Hernani, eta aurretik dauzka hiru talde horiek: Getxo (20 puntu), Independiente (18) eta Zarautz (16).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!