Irteera gaur Goiz Eguzkik, herrian barrena

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 00:00

Hernani Ezagutuz programaren barruan, beste irteera bat egingo du Goiz Eguzkik, gaur goizean. 09:00etan elkartuko dira, egoitzan bertan; eta bi ordu eta erdiko paseoa egingo dute, herrian barrena: Portura jaitsi, eta Osiñagarako bidea hartuko dute, baserriz baserri eta sagardotegiz sagardotegi ibiltzeko. Parte hartzeko, nahikoa da Goiz Eguzkira azaltzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!