Bigarren aukera bihar, erruletan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 00:00

Oparien Erruleta jarriko dute bihar, udaletxeko arkupeetan, Hernaniko Udalak eta Berriak elkarteak antolatuta. Horrela, bigarren aukera izango dute herritarrek, opariak jasotzeko. Parte hartzeko, aurkeztu beharko dituzte aste honetan zehar herriko komertzioetan egindako erosketen tiketak, eta horiekin 80 euroko gastua pilatu. 11:00etan hasiko da jokoa, eta 13:00ak arte ariko dira, opariak lehenago bukatzen ez badira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!