Irungo Krosean nagusi, Gaizka Izagirre eta Oier Arruti hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 00:00
Joan den igandean jokatu zen 52garren Irungo Hiriko Krosa. Kategoria guztietarako probak izan ziren, benjaminetatik hasi eta beteranoetaraino. Bertan izan ziren hainbat atleta hernaniar, eta sekulako emaitzak lortu zituzten. Nabar

20 urtez azpikoetan nagusitu zen Izagirre, eta 16 urtez azpikoetan Arruti. Lur Ocon eta Xuhar Hernandez ere igo ziren podiumera.

Joan den igandean jokatu zen 52garren Irungo Hiriko Krosa. Kategoria guztietarako probak izan ziren, benjaminetatik hasi eta beteranoetaraino. Bertan izan ziren hainbat atleta hernaniar, eta sekulako emaitzak lortu zituzten. Nabarmentzekoa izan zen Gaizka Izagirrek eta Oier Arrutik lortutakoa: irabazi egin zuten biek; 20 urtez azpikoetan Izagirrek, eta 16 urtez azpikoetan Arrutik. Arrutirekin batera, gainera, Lur Ocon ere igo zen podiumera, hirugarren sailkatuta. Eta eguna borobiltzeko, alebin mailako proban ere izan zen hernaniarrik podiumean: bigarren postuan bukatu zuen proba Xuhar Hernandezek.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!