Ehiza txikian txakurrarekin txapelketa, abenduaren 3an

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 23a, 00:00

Urtero moduan, Txantxangorri elkarteak Ehiza Txikiko Txapelketa, txakurrarekin, antolatu du abenduaren 3rako. Zanbranan izango da, goizeko 08:30etatik 12:00etara. Ondoren, parte hartzaileek elkartean bazkalduko dute eta sari banaketa egingo dute. Txapelketan izena emateko epea azaroaren 28an itxiko da, eta antolatzaileek azaldu dute 35 euro ordaindu behar dituela parte hartzaile bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!