Neska infantilek bigarren postua lortu zuten, Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 23a, 00:00
Infantil mailako neska hernaniarrak Hondarribian.

Guztira 200 judokak baino gehiagok hartu zuten parte, Gipuzkoako txapelketan.

Joan den asteburuan, Gipuzkoako taldekako judo txapelketa jokatu zen, Hondarribiako pelotalekuan. Infantil eta alebin mailak izan ziren lehiatu zutenak; guztira 200 judokak baino gehiagok hartu zuten parte, 30 talde baino gehiagotan. Talde guzti horien artean, lau talde hernaniarrak ziren; bi talde alebin eta beste bi infantil, 20 judoka baino gehiagorekin. Infantil mailan, neska hernaniarrek lortu zuten podiumera igotzea, eta bigarren postuaren jabe bilakatu ziren, Urkia Zubeltzu, June Iparragirre, Irati Ibeas, Jare Huegun, Kattalin Mena eta Nahai Juha. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!