4garren Historialdia antolatu dute larunbaterako, 'Baskoniako Dukerri ezezaguna' hizpide izanik

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 23a, 00:00
Aitzol Altunak goizeko 11:00etan hartuko du hitza, Biterin.

Bertaratzeko izena ematea beharrezkoa da, eta horrekin batera, 10 euroko ekarpena egin behar da. Apuntatzeko, idatzi biltzarre@biltzarre.eus helbidera. 

Larunbatean, historiari buruzko laugarren bilkura egingo dute Historiazaleok elkartekoek, Hernanin. Lehenengo Historialdian 'Bagauden' matxinaden gaia landu zuten: «gure historia ezagutzeko ezinbesteko gaia» azaldu dute Historiazaleek. Hurrengoan, berriz,  «gure historiaren ala haien relatoaren artean erabakitzeko beharraz jardun genuen». Eta hirugarren Historialdian, aterpeari buruz hitz egin zuten, alegia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Akitania eta Perigorderaino doan eremuari buruz. 

Eta aurten, beste gai interesgarri bat ekarriko dute: Baskoniako Dukerria. Larunbatean jarri dute laugarren Historialdirako hitzordua, eta bi hizlarik hartuko dute hitza: Iñaki Lopezek eta Aitzol Altunak. Biterin izango dira bi saioak, lehenengoa goizeko 09:00etan hasiko da. Iñaki Lopezek eskainiko du hitzaldi gau eta 'Baskonia burujabetzaren atakan (760-806)' gaia izango du hizpide. Bigarren hitzaldia, berriz, goizeko 11:00etan izango da; Baskoniako Dukerria eta gure sistema politikoaren sorrera: foruak gaia landuko du Aitzol Altunak. 

Bertaratzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta 10 euroko ekarpena egitea. Izena emateko, idatzi biltzarrez@biltzarre.eus helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!