Etzi Mintzalagun egitasmoa, Ikatza tabernan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 00:00

Etzi, Kaixo, Mintzalagun! egitasmoa egingo dute Astigarragako Ikatza tabernan, arratsaldeko 19:00etan. Mintzalagunak eta euskeraz praktikatu nahi duen edonor elkartzeko gunea izango da, eta mokadutxoa jateko tartea ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Astigarragako AEK euskaltegiak, herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi izan ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!