Kontrakantxa gaztetxearen 16garren urteurrena ospatuko dute, abenduan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 00:00

Urtero moduan, Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak urteurrena ospatuko du abenduan zehar, justu abenduaren 6tik 10era bitartean. Egun horietarako, egitarau oparoa prestatu dute, 16 urte luzeetan egindakoa oroitu, eta oraindik egiteko dagoena erdigunean jarriz. 

Abenduaren 6an, egokitzapen lanak egingo dira gaztetxean bertan, auzolan baten bitartez, eta abenduaren 7rako, berriz, bertso afari bat antolatu dute. 

Horrez gain, 16garren urteurrenari amaiera emateko, egun osorako egitarau oparoa antolatu dute, abenduaren 10erako. Bazkari baten bueltan bilduko dira bertaratzen direnak, eguerdiko 14:00etan. Arratsaldean, Skapaie elektrotxarangak hartuko du lekukoa, eta amaitu ostean, kontzertuei emango zaie hasiera; hiru izango dira oholtzaratuko diren taldeak: Indabe, Sofokaos eta Iluntzean. 

 

Tiketak salgai, Goiz Argin eta Txilin 

Bertso afarirako eta abenduaren 10eko bazkarirako tiketak dagoeneko salgai daude, Goiz Argin eta Txilin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!