Iriondok eta Minerrek, finalerako txartela

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 00:00

Txulobiri ligaxkako azkeneko partidua irabazita (17-30), zuzenean sailkatu dira finalera, jubeniletan.

Finalera sailkatu da Laia Garmendiak, Irati Minerrek eta Maddi Iriondok eta osatutako taldea, Gipuzkoako Txapelketan. Hernaniko neska jubenilek pase zuzena eskuratu dute, azkeneko jardunaldian sailkapena iraulita. Izan ere, Txulobiko Aranburu eta Navarro liderren kontra nagusitu ziren Miner eta Iriondo (17-30), ostiralean Adunan; eta horri esker, aurrea hartu diete. Hortaz, sailkapeneko lider bukatu dute ligaxka hernaniarrek, eta horrekin, finalera sailkatu dira zuzenean. Bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeek jokatuko dute semifinala, Txulobik eta Behar Zanak. Hernaniren beste taldeak (Iribar, Tolaretxipi eta Saralegi) laugarren bukatu du ligaxka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!