Euskal Ligako neskek kale, eta mutilek bale

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 00:00

Partidu gogorrean, 0-3 galdu zuten Hernaniko neskek, Lekeitioren kontra. 0-3 menderatu zuten Ostadar, mutilek.

Ezin izan zuen hirugarren garaipena lortu segidan, Hernanik, nesken Euskal Ligan. Trikoloreek derbia jokatu zuten larunbatean, Landaren, Bera Beraren kontra; eta ezin emaitza estuagoarekin galdu zuten (6-7). Oso puntu gutxiko partidua izan zen, eta defentsa nagusitu zitzaion erasoari. Urez eta lokatzez betetako zelaiak ere ez zuen lagundu jokaldiak borobiltzen.

Hernanik hartu zuen aurrea, 17garren minutuan, Enara Arrutiren zigor kolpe batekin (3-0); eta beste zigor kolpe bat lortu zuen Arrutik berak, 56garrenean (6-0). Baina donostiarrek lortu zuten partiduko entsaio bakarra, 66garrenean; eta transformazioa lortuta, hori nahikoa izan zuten garaipena eskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!