53 familia bilduta, mahaiaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 00:00
Plazan elkartu ziren partehartzaileak, Bizilagunak egitasmoari hasiera eman eta urteroko talde argazkia egiteko.

Arrakasta haundia izan du Bizilagunak egitasmoak, beste urte batez, Hernanin. Bost kontinenteetako hamaika herrialdetatik etorritako familiak eta bertakoak elkartu ziren Plazan, egitasmoari hasiera emateko, propio prestatutako abestia elkarrekin kantatuz. «Europar nahiz amerikar, asiar ala afrikar, topa dagigun eta edonon lagundu dezagun elkar», zioen estribilloak. Ondoren, etxeetan zein soziedadeetan egin zituzten bazkariak, elkar hobeto ezagutzeko. 53 familiak hartu dute parte Hernanin, aurten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!