Batzar nagusia ostegun honetan, CD Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 00:00

Ostegun honetan egingo du batzar nagusia, CD Hernanik. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta honako gaiak landuko dituzte: Lehendakariaren diskurtsoa; aurreko aktaren onarpena; kirol memoria; 2021-2022 denboraldiko balantzea eta 2022-2023rako aurrekontuaren azalpena eta onarpena, klubeko atal bakoitzean; eta erregu eta galderak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!