Xabier Arrospiderena, bildumarik onena

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 20a, 00:00

Aurreko astean banatu zituen Mendiriz Mendik, argazki lehiaketaren sariak, Mendizale Astearen barruan.

Giro ederrean ospatu zuten Mendizale Astea, azaroaren 14tik 18ra, Mendiriz Mendik antolatuta. Eta astea borobiltzeko, XLIII. Argazki Lehiaketaren sariak ba­natu zituzten, aurreko ostiral­ean. Mikel Ruiz, Jesus Mari Gomez eta Xabier Iriarte aritu ziren epaimahaikide lanetan, eta Xabier Arrospiderena aukeratu zuten bildumarik onena. 

Beste hiru argazki saritu zituen epaimahaiak: mendia ataleko argazki onena Salba Iraolarena izan zen, Maria Mamerta Agirrek irabazi zuen paisaiaren argazki onenaren saria, eta Hernani gai gisa zuen argazki onena Xabier Arnaizena izan zen. Bosgarren sari bat ere banatu zuten, argazki herrikoienari emandakoa. Bertaratutako ikusleek aukeratu zuten hori, 15 hautagaien artean; eta Marimi Azkuek jaso zuen saria.

 

Lehiaketako bi argazki, irteeren egutegirako

Saritutako argazkiez gain, beste bi argazki ere aukeratu ditu epaimahaiak, lehiaketako guztien artean. Mendiriz Mendiren 2023ko irteeren egutegirako erabiliko dituzte horiek: Felix Etxeberriaren eta Larraitz Uriaren argazki bana aukeratu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!