Bisitari asko eta momentu bereziak, Hernanikomik azokaren estreinaldiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 20a, 00:00
Lau gazte, Gaueko komiki dendaren postuan, komikiak adi-adi begiratzen.

Joseph Camino saria jaso zuen Jon Zabaleta hernaniarrak, atzo, euskal komikigintzari eskainitako azokan.

Euskal komikigintzaren hiriburu bilakatu da Hernani, aurreko bi egunetan: estreinako aldiz jarri dute Hernanikomik azoka, eta makina bat herritar gerturatu dira, atzo bereziki, komikiz betetako postuetara. Komikizaleak asko, eta unibertso horretara hurbiltzeko asmoa zutenak, beste asko. Horixe baitzen helburua, euskal komikiak ezagutarazi eta herritarrengana gerturatzea

Une berezi asko izan ditu Hernanikomik azokak, bi egunez; eta horietako bat, berezienetakoa, atzo eguerdian izan zen: Joseph Camino saria jaso zuen Jon Zabaleta ilustratzaile hernaniarrak, hunkituta, bere ibilbide luze eta oparoari omenaldi gisa.

Zabaletak aitortu zuen, ez zuela halako omenaldirik espero Hernanin, eta gogora ekarri zuen, nola hasi zen marrazkigintzan: «Plazan, mezetara etortzen nintzenean, postua jartzen zuten, tebeoekin. Mundua zegoen horietan, eta barruraino sartu zitzaidan harra. Eta noski, barruko hori ateratzeko, marrazten hasi nintzen; horixe egin behar baita sendatzeko, marraztu. Ordutik, gaur arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!