Azoka, komikigileen eta zaleen elkargune

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 09:37

Euskal komikigintzaren hiriburu bilakatu zen Hernani, atzo. Hernanikomik azoka jarri zuten Atsegindegin, eta bertan egongo da gaur ere, goiz eta arratsalde. Bost komiki berriren aurkezpenak egingo dituzte arratsaldean, eta ekitaldi berezia izango da eguerdian: Joseph Camino saria emango diote Jon Zabaleta hernaniarrari.

HERNANIKOMIK, Atsegindegin

11:00-14:30 eta 17:00-20:00

11:30, Kromikilarien saria

12:00, Joseph Camino saria, Jon Zabaleta hernaniarrari

13:00, Dzirt dzart saioa, Asisko Urmeneta eta Eider Eibarrekin

17:00-19:30, Komiki aurkezpenak: Gasteiz 1200, Cube arts, Utzi azalari, Lurbinttoko ohoinak eta Sua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!