Tren zerbitzurik ez, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 00:00

Abiadura Handiko Trenaren obrak direla eta, Renfeko trenen zirkulazioa eten egingo da asteburuan, eta bailaran eragina izango du. Izan ere, Hernani-Astigarraga zatian eta Donostiako geltokian egingo dituzte lanak. Hori horrela, azaroaren 19an, 20an, 26an eta 27an, Andoain eta Lezo arteko zatia osatzeko autobusak jarriko ditu Renfek, eta tren geltokiak dauden gune guztietan egingo dituzte geldialdiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!