Oparien Erruleta gaur goizean, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 00:05

Erosketa tiketak batu ahal izango dira, jokatzeko behar den 80 euroko gutxieneko gastua osatu arte.

Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin elkarlanean, berriro antolatu du Oparien Erruleta egitasmoa, gaurko eta azaroaren 26rako.

Aurreko edizioetan bezala, bi larunbatetan, udaletxeko arkupeetan izango dute aukera herritarrek, jokatu eta Hernanin plataforma digitalean parte hartzen duten establezimenduen produktuak eskuratzeko. Eta horretarako, erruletako aste bakoitzari dagozkion erosketa-txartelak aurkeztu beharko dituzte. Antolatzaileek argitu dutenez, «erosketa tiketak batu ahal izango dira, jokatzeko beharrezkoa den 80 euroko gutxieneko gastua osatu arte; eta pertsona bakoitzak behin jokatuko du».

Goizeko 11:00etan hasiko da erruleta bueltaka, eta jira eta bira egongo da eguerdiko 13:00ak arte, edota opariak agortu arte. Egitasmoaren hel­burua argia da, antolatzaileek aditzera eman dutenez: «Hernanin topa daitekeen merkataritza aukera zabala erakustea». 

Oparien Erruletan eskuratu daitezkeen opariak, hernani.eus webgunean dauden saltokietan erositakoak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!