Atzerriko hizkuntzak ikasteko aukera zabala, bailaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 00:00

London School of Languages akademiak 25 urte daramazki atzerriko hizkuntzak irakasten.

Atzerriko hizkuntzak menperatzearen garrantzia azpimarratu dute hizkuntzetan adituak diren akademiek, hala nola, London School Of Languages-ek, Kids&Us-ek, eta Morrys Academy-k. 

Mundu globalizatu batean bizi gara eta beste herrialdeetako edo kulturetako hiritarrekin ditugun hartu emanak gero eta ugariagoak dira. Horrexegatik, «oso garrantzitsua» da atzerriko hizkuntzak ikasi eta menperatzea. Horretarako, akademia mordoa aurkitu ditzakegu, bailaran, hala nola, Kids&Us, Morrys Academy eta London School of Languages. 

Herrian dauzkagun akademia hauek, haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat egokitutako akademiak dira, eta ,beraz, ikasteko gogoa edo beharra duen edonork jo dezake akademia hauetako atea, besoak zabalik hartuko baitituzte ikasleak. 

London School of Languages-en 25 urte baino gehiago daramazkite ingelesa eta frantsesa irakasten, beti «gertuko eta konfiantzazko ingurune batean». Eta haien helburua zein den argi azaldu dute: «gure xedea da ikasleengandik ahalik eta gertuen egotea eta horregatik, talde klaseak, banakako klaseak edo online klaseak eskaintzen ditugu. Horrez gain, Teacher Training departamentua dugu, eta Euskadin CELTA zentro homologatu bakarra izanik, irakasleen prestakuntzari garrantzia ematen diogu. Horregatik, gure irakasleek astero bi prestakuntza-saio jasotzen dituzte metodologia eta teknika berriak ezagutzeko». 

London School of Languages akademiak azpimarratu du maila guztiak eskaintzen dituztela: «Haur, gazte eta helduak ditugu C2 (Proficiency) maila bitarte. Haurrak 3 urterekin hasten dira eta ingelesa jolastuz, kantatuz eta beraien gaitasunei egokitutako liburuarekin ikasten dute. Hazten doazen heinean irakurmen eta idazmen elementuak sartzen dira goi mailako azterketetara prestatzeko».

Kids&Us akademia, berriz, haurretan eta gaztetxoetan zentratzen da, eta erabiltzen duten metodologiari buruzko zertzeladak eman ditu: «ama-hizkuntza ikasi dugun moduan, ingelesa ikasten dugu. Batzuk euskera dute ama hizkuntza, beste batzuk, berriz, gaztelania. Guk berdina egiten dugu ingelesarekin, hizkuntzari lehentasuna ematen diogu. Haurren kasuan, klase bakoitzean, hitzak errepikatzen ditugu, eta hitz hauen esanahia ulertzen dute txikiek, euskerara itzuli gabe, ingelesa erabilita bete-betean». Horretarako, bertako irakasleek ez dute ingelesa ez den beste hizkuntza batean hitz egingo, «txikiek ingelesa barneratzeko».

Morrys Academyk, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eta tartean daude, 7 urtetik aurrerakoentzako eskola ondorengo ingeles klaseak; gazte eta helduentzat Cambridge Prep ikastaroak; eta 12 urtetik gorako gazteentzat atzerriko egonaldiak. Klaseei dagokienez, Morrys Academyan adinaren eta mailaren arabera banatuta daude: «Horrek talde bakoitzak erritmo berean ikas dezakeela ziurtatzen digu, eta hori emaitzetan islatzen da».

 

Ikasleen erosotasuna nagusi, atzerriko hizkuntzak ikasteko 

Bailarako akademiek «ikasleen erosotasuna» balioan jartzen dute, eta horretagatik, klaseak gehienez 10 ikaslek osatzen dute: «nahi dugu ikaslea sentitzea etxean bezala, gure kasuan gehienez sei ikaslek osatutako klaseak dauzkagu. Honekin lortzen dugu denek parte hartzea» azaldu du Kids&Us akademiak. London School of Languages akademiaren kasuan, 10 ikasleko klaseak izaten dituzte, klase presentzialak eta online klaseak eskainiz. 

Era berean, Morrysek eta London School of Languages akademiek, atzerrira joateko aukera zabalak eskaintzen dizkiete ikasleei. Morrys Academyren kasuan «20 urte daramatzagu ingelesean murgiltzeko programak eskaintzen USAn, besteak beste» nabarmendu du. 

Horrez gain, Morrysek, gehitu du Hernaniko zentroak bi ikasgela haundi dituela: «ukipen-pantaila interaktiboetako taulekin hornituta. Punta-puntako Apple ordenagailuak dituen laborategia ere badaukagu».

 

Tituluak banatzeko festa

London School of Languages akademiako ikasleek arrakasta izan ohi dute azterketa ofizialetan. Eta aurten, azterketak amaituta festa eder bat antolatu dute, azaroaren 25erako, Astigarragako Erriberan. Bertan tituluak banatuko dituzte: «Cambridgeko kalifikazioak bikaintasun markatzat hartzen dira mundu mailan. Horregatik, eta gure ikasleek azterketetan izandako arrakasta eta lorpen handia elkarrekin ospatzeko asmoz, ziurtagiriak banatzeko aparteko zeremonia berezia egingo dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!