Atenasko Maratoia osatu zuen Fermin Tolosa hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 00:00
Fermin Tolosa Luzia alabarekin eta Jon ilobarekin, Atenasko maratoia amaituta.

3:17:44ko denborarekin lortu zuen 42 kilometroko ibilbidea egitea, Maratonetik hasita, Atensaera. 

Erronka polita bezain gogorra jarri zion bere buruari Fermin Tolosa hernaniarrak: Atenasko Maratoia osatzea. Eta joan den asteburuan lortu zuen ametsa egi bihurtzea, 39. edizioan parte hartu baitzuen, 3 ordu 17 minutu eta 44 segundoko marka lortuta. 

Tolosak maratoiaren jatorrizko ibilbidea osatu zuen, Maraton herritik hasita Atenasera heltzen dena, hain zuzen ere. Kamixeta txuri-urdinarekin, Realzale amorratua dela erakutsita, ibilbide gorabeheratsua bikain egin zuen hernaniarrak. Hantxe izan zituen Luzia alaba eta Jontxu iloba, zaletuen artean, eta indarra eman zion horrek lasterketako erronka bukatzeko.

Azkena zuen, berez, Atenaskoa. Baina, emozioak bultzatuta, aitortu du datorren urteko New Yorkekoa duela bere hurrengo helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!