Bera Beraren aurka, Euskal Ligako neskak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 00:00
Hernaniarrak, joan den denboraldian, Arrasate-Ordiziaren aurkako partiduan.

Atzeratutako partidua da, eta gaur jokatuko dute, 16:00etan, Landaren. 

Martxa hartuta daude, dagoeneko, Hernaniko Euskal Ligako taldeko neskak. Denboraldia berandu hasi dute trikoloreek, taldea ezin osatu ibili zirelako lehenengo jardunaldietan. Nolanahi ere, joan den asteburuan ekin zioten txapelketari, eta garaipena lortu zuten, gainera, estreinako partiduan. Uni Bilbaoren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 10-7 gailendu ziren hernaniarrak.

Oraingo honetan, Bera Bera izango dute aurrez aurre. Atzeratutako norgehiagoka da donostiarren aurkakoa. Berez, bigarren jardunaldian jokatu beharrekoa zen, baina, jokalari faltagatik, atzeratzea erabaki zuten, beste klubarekin hala adostuta. Eta asteburu honetarako zehaztu zuten data berria, egutegian. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Landaren, talde indartsua jasoko dute trikoloreek. Hala ere, joan den asteburuko garaipena gogoan, etxean irabaztea espero dute neskek.

 

Ordizia izango dute aurkari, 18 eta 16 urtez azpikoek

Gainerako taldeei dagokienez, 18 zein 16 urtez azpikoek Ordiziaren kontra neurtuko dituzte indarrak gaur, Landaren. Gazteenek 12:00etan dute hitzordua eta 18 urtez azpikoek, berriz, 10:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!