Biharko manifestazioan parte hartzeko deia, pentsionistek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 00:00

Honakoa aldarrikatuko dute, bihar, besteak beste: gutxienez 1.080 euroko pentsio duinak. 

Bihar arratsaldeko 17:30etarako, 'soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak!' lelopean, mobilizazioa antolatu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, beste hainbat eragilerekin batera. Horregatik, Hernaniko pentsionistek herritarrei dei egiten diete biharko mobilizazioarekin bat egiteko. 

Honakoa aldarrikatuko dute, besteak beste: «gutxieneko 1.400 euroko soldata; gutxieneko 1.080 euroko pentsio duinak; soldatetan %24koa eta pentsioetan %37koa den genero arrakalarekin amaitzea; eta arreta eta zaintza zerbitzu soziosanitarioen sare publiko unibertsala».

Horrez gain, honakoa nabarmendu dute: «hau ez da manifestazio soil bat, gure aldarrikapen urgenteenak lortzeko aukera historikoa baizik. Horregatik, herritar guztiei biharko antolatu diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Bataila hau irabazteko beharrezkoak ditugun manifestazioak partekatuak dira eta gure aldarrikapenak errealitate bihurtu ditzakegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!