Programa politikoaren aurkezpena etzi, Itaiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 17a, 00:00

Azaroaren 25a gerturatzen ari den honetan, hainbat ekintza ari da burutzen Buruntzaldeako Itaia. Eta etzirako jarri du beste hitzordu garrantzitsu bat: irailean argitaratutako programa po­litikoa aurkeztuko du, Hernanin eta Lasarte-Orian.

Biteri kultur etxean izango da Hernaniko aurkezpena, goizeko 11:00etan hasita; eta bertan, aurkeztuko dute «urte luzez Itaiaren bide-orri izateko sortu dugun programa». Gainera, hausnarketarako tartea ere izango da: Itaiak antolakunde gisa hartuko duen formaz ariko dira.

Horrekin batera, kontzentraziorako deialdia ere egin du Buruntzaldeako Itaiak, azaroaren 25erako: Hernaniko Plazan izango da, arratsaldeko 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!