Oparien erruleta, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 17a, 00:00

Oparien erruleta egitasmoa antolatu dute Hernaniko Udalak eta Berriak elkarteak, beste behin. Datozen bi larunbatetan izango da, azaroaren 19an eta 26an, 11:00etatik 13:00etara (edo sariak agortu arte) udaletxeko arkupeetan. Parte hartzeko, aste horretan zehar herriko komertzioetan egindako erosketen txartelak aurkeztu beharko dituzte herritarrek. Txartelak batu ahal izango dira, eta 80 euroko gastua pilatu beharko da erruletan tiraldia egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!