Elkarte arteko Mus Txapelketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 16a, 00:00

Hernaniko bederatzi elkartek hartuko dute parte, eta Gure Txokon jokatuko dira partidak.

Martxan da Hernaniko Elkarte arteko Mus Txapelketa, bere 36garren edizioarekin. Astelehenean hasi zen, ligaxka fasearekin, eta Gure Txoko elkartean jokatuko dira partida guztiak aurten, 20:00etatik 22:00etara. Guztira, herriko bederatzi elkartek hartuko dute parte: Gure Txoko, Txantxangorri, Elur Txori, Xalaparta, Karobi, Goiz Eguzki, Sagastialde, Etxeberri eta Santa Barbara.

Abenduaren 1ean jokatuko dira final laurdenetako partidak, abenduaren 13an finalerdiak, eta abenduaren 16an finala eta hirugarren posturako lehia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!