Hasi dira udal egutegia banatzen

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 16a, 00:00

Atzo hasi ziren banatzen, Hernaniko 2023ko udal egutegia; eta dagoeneko eskuragarri dago Biterin eta udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan. Oraingoan, Uxue Bereziartuak egindako ilustrazioa ageri da egutegiaren azalean. Leokako labaderoa irudikatu du Bereziartuak, «bizitzaz eta kolorez betetako artelana» osatuta. Bost urtez osatu zuten udal egutegia argazki lehiaketa bidez, baina aurreko urtean formatua aldatu zuten, eta azala herriko ilustratzaileei eskatzea erabaki zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!