'Bidea' jardunaldiak, azaroaren 17an eta 18an

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 00:00

Esperientzia burujabeei buruzko saioak eskainiko dituzte Iturolan.

Etziko jardunaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Iturolan. 

Hernaniko Hezkuntza Plataformarekin eta EHKOMekin lankidetzan, herritarren parte-hartzea sustatzen duen Hernaniko Burujabe herritar taldeak, Bidea jardunaldiak antolatu ditu, esperientzia burujabeei buruzkoak, hain zuzen. 

Hernani Burujabek antolatutako jardunaldi hauek, ostegunean eta ostiralean eskainiko dira, Iturolan. Etziko saioari dagokionez, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta Software Libreko hainbat esperientzia praktikoen berri emango dute adituek. Jardunaldi honetan hitza hartuko dute: Joxa Darceles, Hondarribiko Talaiako Eskolako IKT arduradunak; Eider Etxeberria, Baionako Etxepare Lizeoko irakasleak; Iñigo Gebara, Irungo Hirubide BHI Institutuko irakasleak; Joseba Gabilondo, Bilboko Harrobia ikastolako irakasleak; eta Jabi Alfaro, Elkarteneko sortzaileak. 

Ostiralean, berriz,  'Arrakala Digitalaren eta telekomunikazio burujabea garatzeko tresnak Hernanin' izena duen hitzaldia entzuteko aukera izango dute herritarrek, 18:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!