Erakusketa eta ipuin kontaketa, Pakita Studioan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 00:00

Nobelatxoaren aurkezpena azaroaren 19an izango da, 11:00etan. Aurretik izena eman behar da p.kitasutdioa@gmail.com helbidera idatzita. 

Pakita Studioak bi ekintza antolatu ditu, urte amaierara arte. Azaroa eta abendua artean Arramazkaren erakusketa eskainiko du Berexiartek: «Arramazka, Hernanin bizi den ilustratzaile ezaguna da Euskal Herri mailan. Oraindik sorkuntza batzuk egiten jarraitzen du, eta aurretik egin zituenekin eta ilustrazio berriekin osatuta dago erakusketa» azaldu du. 

Horrez gain, Amergile Argitaletxeko Betzaida Urtazak bisitatuko du Pakita Studioa: «oso ezaguna du eremu hau, behin baino gehiagotan etorri baita  ipuin kontalari moduan». Beraz, Betzaidak gaztetxoentzako eta helduentzako nobelatxoa aurkeztuko du, Pakita Studioan. Egunerokoan oso presente dauden gaiak lantzen dituela azpimarratu du Berexiartek: «Hala nola, antsietatea, depresioa, sexua, nerabezaroa, LGTBI komunitatea...».

Era berean, liburuan parte hartu duen Maitane Ormazabal ere egongo da aurkezpenean. Azaroaren 19an izango da aurkezpena, goizeko 11:00etan. Izena eman behar da parte hartzeko, p.kitasudioa@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!