Familian arauak eta mugak ezartzearen garrantziaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 15a, 00:00

Leyre Cano psikopedagogoa saio batean.

Tailerraren bigarren saioa abenduaren 1ean izango da, 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko: 'labur.eus/arauaktailerra'. 

Martxan da aurten ere Treba Gurasoak programa, Udaleko Haur eta Gaztearia Arloak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzak antolatuta. Joan den ikasturtean jarri zen abian, eta, jakitera eman dutenez, aurtengoan ere eskainiko da. 

Programaren helburua da «gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea». Antolatzaileek helarazi dute programa arina eta eraginkorra izatea nahi dutela, «hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko».

 
Tailerrak, bi saio: gaur eta abenduaren 1ean

Zehaztutako jomugak betetzeko, tailer bat eta bi hitzaldi eskainiko dituzte. Tailerrak bi eguneko formatua izango du (guztira 4 ordu, bi egunetan banatuta). Familian arauak eta mugak ezartzearen garrantzia. Nola egin modu eraginkorrean izenburupean, gaur izango da lehenengo saioa, 17:00etatik 19:00etara, Gazteria bulegoan (Artistizabal 7, behea). Leyre Cano izango da trebatzailea, eta haurren gurasoei dago zuzendua, euskeraz. 

Plazak mugatuak dira, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, sartu labur.eus/arauaktailerra estekan eta bete datuak, edo, bestela, deitu 943 33 70 41 telefono zenbakira. Hori bai, tailerrean parte hartzeko, ezinbestekoa da bi egunetan bertaratzeko konpromisoa hartzea. 

Tailerraren bidez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egiturak nola izan landuko dute, «horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz». Horretarako, landuko dituzten edukien eta gaitasunen artean daude, besteak beste, familia hezkuntzaren askotariko ereduen ezagupena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!