«Hondakin sistema garbi, neutral eta demokratikoaren alde», alderdi sozialista

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 00:00

Hondakin sistemari buruzko kontsulta bat egin izateak balio kalkulaezina duela nabarmendu du PSE-EEk: «Hernanin ekintza demokratiko hori egitea galarazi zen».

Hernaniko alderdi sozialistak Alegiko Udala eta bere herritarrak zoriondu nahi zian ditu, joan den igandean hondakinen bilketa sistemari buruzko galdeketa bat egiteagatik. Eta horregatik, Hernaniko PSE-EEk kontsulta honen garrantzia azpimarratu du, ondorengoa aipatuz: «kontsula bat egin ahal izateak balio kalkulaezina du, kontutan hartuta Hernanin ekintza demokratiko hori egitea galarazi zela herritarrek hala eskatu zutenean».

Era berean, Ricardo Crespok dio, EH Bilduk Atez Atekoaren bidez hondakinak biltzeko sistema ezarri zuela: «eta Gipuzkoako hainbat eskualdetako udalerriek kontsulta bat egin ahal izan dute herritarrek bere udalerrirako nahi duten bilketa eredua erabaki zezaten, inposiziorik gabe». Eta gogora ekarri ditu honakoak: Zizurkil, Billabona, Bergara, Legazpi, Ordizia... «Atez atekoaren aurka bozkatu dute. Hala ere, Hernaniko bizilagunei ez zaigu galdetzeko aukerarik eman. Horregatik, EH Bilduri galdetzen diogu, ea Alegik, EH Bilduko alkatea izanik, zergatik izan duen aukera herritarrei galdetzeko atez atekoaren jarraipenari buruz, eta Hernanin, aldiz, ez».

Sozialistek jarraian,  aukera hori ukatu egin zela gogoratu dute: «nahiz eta herritarren mugimendu batek hala eskatu eta eztabaida modu demokratikoan amaitu eta alde guztiek onartu, herritarrei hitza emanez eta udal gaietan parte hartzea sustatuz».

Azkenik, alderdi sozialistak, hernaniarrek hondakin bilketa sistemaren etorkizunak modu garbi, neutral eta demokratikoan erabaki ahal izatea defendatzen jarraituko dutela ziurtatu du. Eta jarraian, honakoa azpimarratu du PSE-EEk: «inposiziorik gabe gauzak hobeto dabiltza, izan ere, inposaketagatiko inposizioa kudeatzaile batek herritarrak kontzientziatzeko duen zereginean porrot egingo duela egiaztatzea besterik ez da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!