Ez zuen garaipenik lortu Hernanik, Getxoren aurkako norgehiagokan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 00:00
Jokin Olea, baloiarekin, Eneko Garciari pasea egin aurretik.

17-22 galdu zuten trikoloreek Getxoren aurka, atzo. Getxok, beraz, lider jarraitzen du.

Atzo eguerdiko 12:00etan jokatu zuen Hernanik, bosgarren jardunaldia, etxean. Getxo izan zuten aurkari Ohorezko B mailako mutil hernaniarrek eta lidertza zegoen jokoan. Trikoloreek ezin izan zuten garaipenik lortu (17-22), baina sekulako ikuskizuna eman zuten Landaren. 

Partiduaren lehenengo zatian, Hernaniko mutilak izan ziren nagusi (17-14). Partidua hasi bezain laster, Getxok lortu zituen aurreneko puntuak, baina segituan berdinketa lortu zuen talde trikoloreak, Eneko Garciaren entseguarekin eta Beñat Arizetaren jaurtiketarekin (7-7). 25garren minutuan, Hernaniren aldeko zigor kolperi esker, Beñat Arizetak 3 puntu lortu zituen (10-7).  Jarraian, Getxo jarri zen aurretik, 7 puntu lortuta. Baina 38garren minutuan, Mikel Imazen entseguak eta Beñat Arizetaren jaurtiketak, zazpi puntu gehitu zizkion Hernaniri (17-14). 

Bigarren zatian, Hernanik ez zuen punturik lortu, eta Getxok, guztira, 22 puntu lortu zituen, zigor kolpearen ondorioz lortutako puntuekin eta entseguarekin.

Momentu honetan, laugarren doaz trikoloreak, 15 punturekin. Aurretik doaz, Zarautz, hirugarren postuan 16 punturekin; Santander bigarren doa, 18 punturekin; eta Getxo, lider 20 punturekin. Seigarren jardunaldia azaroko azken asteburuan jokatuko du Hernanik eta, Santanderren aurka neurtu beharko ditu indarrak, San Románen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!