Bilera irekia etzi, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 00:00

Azaroak 25aren harira, eta eguna antolatzeko asmotan, bilera irekia antolatu du Kulturarteko Plaza Feministak. Etzi izango da bilera irekia, arratsaldeko 18:00etan, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. Horrez gain, azaroaren 25an, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa izango dela ere aurreratu dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!