Gurasoentzat tailerra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 00:00

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren artean antolatutako Treba Gurasoak programa berriro ere abian da. Hori horrela, gurasoentzat gaitasunak lantzeko oinarrizko ezagutzak landuko dituen tailerra eskainiko du bihar eta abenduaren 1ean, Leyre Canok. Gazteria bulegoan (Aristizabal 7, behea) izango da tailerra, arratsaldeko 17:00etan hasita. Bertaratzeko izena eman behar da, 943 33 70 41 telefonora deituta edo formulario hau beteta: https://labur.eus/hWyZu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!