Bihartik azaroaren 25era bitartean eman daiteke izena, Mintzodromoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 13a, 00:00

Izena emateko deitu Hernaniko Udal Euskaltegira (943 33 18 96) goizeko 09:30etatik 14:00etara bitartean, edo idatzi euskaltegia@hernani.eus helbidera. 

Hernaniko Udal Euskaltegiak 2022rako ere Mintzodromoa antolatu du. Aurtengoa, abenduaren 1ean izango da, Euskeraren Egunaren bueltan, hain zuzen. Izena emateko epea bihartik, azaroaren 25era bitartean izango da.

Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Udal Euskaltegiak aditzera eman du, 100 pertsonatik gora aritu zirela giro ederrean euskeraz hitz egiten mahai-inguru baten bueltan, goizez eta arratsaldez: euskera ikasleak, herritar euskaldunak... euskaldun zaharra dinamizatzailea eta laguntzaile izanik. Azken edizioetan gainera, Biteriko areto nagusian bildu zirela ere azpimarratu du Udal Euskaltegiak: «goxo eta eroso».

Une «atsegin bat» pasatzeaz gain, Udal Euskaltegiak, helburu nagusiak zeintzuk diren azaldu ditu: «euskera ikasten ari direnak euskeraz hitz egitera animatzea; euskeraz jakin arren, euskeraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskera gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... Azken batean elkarrekin euskeraz aritzea».Beraz, aurten ere, azkeneko aldietan bezala, Biterin egingo da Mintzodromoa, «aretoko goxotasunean». Saio bakarra egingo da, goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean. Euskera ikasten ari denarentzat, edota ikasi bai, baina gehiegi hitz egiten ez duenarentzat, aukera ederra du praktikan jartzeko: «egunerokoan  euskeraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da eta dakizuna ikasten ari direnekin elkarbanatzea» dio Udal Euskaltegiak. 

 
Izena emateko aukera, 
bihartik Mintzodromoan

Izena emateko, Hernaniko Udal Euskaltegiko telefonora deitu (943 33 18 96) goizeko 09:30etatik 14:00etara, edo idatzi euskaltegi@hernani.eus helbide elektronikora. Bihartik aurrera dago izena emateko aukera, eta azaroaren 25a izango da azken eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!