Lidertza berreskuratzeko aukera izango dute gaur, trikoloreek, etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 13a, 00:00

Kepa Mijangos baloiarekin, Uribealdearen aurka jokatutako partiduan.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da partidua, Landaren. Eta trikoloreek herritarrei dei egin diete animatzera bertaratzeko.  

Ohorezko B Mailako mutilek, zita garrantzitsua dute gaur. Izan ere, lidertza berreskuratzeko aukera izango dute trikoloreek etxean, Landaren. Getxoren aurka neurtuko ditu indarrak Hernanik, gaur eguerdiko 12:00etan. Eta ikusteko partidua izango da, sailkapeneko aurreneko bi sailkatuen arteko norgehiagoka izango baita. Momentu honetan, lider da Getxo eta atzetik doa Hernani, 14 punturekin. 

Hernani porrota jasotzetik datorren arren, denboraldi bikaina osatu du orain arte, eta etxean sekula erakustaldiak eskaini ditu. Beraz, bide horretatik jarraituko dute trikoloreek, eta horretarako, herritarrei Landarera jaisteko deia egin diete: «etorri, eta animatu, herritarren berotasuna eta indarra behar dugu».


Aurreneko garaipena neskek, 
etxean

Nesken Euskal Ligan, estreinako aldiz jokatu zuen atzo Hernanik etxean. Uni Bilbaoren kontra jokatu zuten eta garaipen ederra lortu zuten hernaniarrek: 10-07. Aurreneko zatia 10-00 gailendu ziren neska trikoloreak, eta bigarren zatian, Uni Bilbaok, zazpi puntu lortu zituen.

Hala ere, garaipen bikaia lortu dute eta pozik daude neskak, etxean jokatutako aurreneko partidua aurrera atera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!