Istripua izan da Hernanitik Urnietarako biribilgunera heldu aurretiko errepidean

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 19:47

Hiru kotxek talka egin dute, eta hiru pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera. Suhiltzaileak bertaratu dira gunera, pertsona bat auto barruan gelditu delako harrapatuta, atera ezinik.

Arratsaldeko 15:45ak aldera, istripua izan da Hernanin, herri irteeran. Txantxillatik abiatu eta Urnietara bidean dagoen biribilgunera heldu aurretik, bariantea hartu aurretik, hiru kotxeren aurkako talka izan da, eta berehala bertaratu dira ertzainak, udaltzainak, anbulantzia eta suhiltzaileak. Pertsona bat auto barruan gelditu da harrapatuta, atera ezinik, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bi ordu behar izan dituzte errepidea garbitzeko, eta, bitartean, noranzko bateko bidea soilik egon da zabalik autoentzat. 

Gipuzkoako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, zaurituak daude, eta hiru pertsona Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!