Mendiluze, Martikorena eta Gaztelumendi Durangon, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 12a, 00:00

BTNko laugarren finalaurrekoan izango dira Iraulio Panttaloneko hiru bertsolariak, 17:00etatik aurrera.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa jokatuko da gaur, Durangoko Landako gunean. Lehen itzuliko azkena izango da, eta bertan ezagutuko dira bigarren itzulian kantatuko duten bertsolarien izenak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa, eta hantxe izango dira Iraulio Panttalone Bertso Eskolako hiru bertsolari: Eñaut Martikorena, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi. 

Durangoko irabazleak Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian, abenduaren 3an. Beste bertsolariek, berriz, puntuazioen arabera izango dute sailkatzeko aukera.

Bestalde, gaurko finalaurrekoa ikusteko sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean, eta aurrez aurre ere eskura daitezke gaur bertan, 15:00etatik aurrera, Landako gunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!