Zaindu zure entzumen-osasuna, hobetu zure bizi-kalitatea

Kronika - Erredakzioa 2022ko azaroaren 12a

Zure egunerokotasunean eragiteaz gain, zure entzumena ez zaintzeak osasun kognitiboko arazo larriak eragin diezazkizuke.

 

Ahalegin mentala areagotzea

Elkarrizketak jarraitu ezin izateak eta besteek zer dioten sumatu behar izateak gure buru-karga areagotzen du eta burmuinak gogoratzeko edo jarduteko duen gaitasuna murrizten du.

 

Bakardadea eta depresioa

Entzumen-galera duten pertsonek bilera sozialak saihestu ohi dituzte, elkarrizketak jarraitzeko dituzten arazoengatik. Horrek areagotu egiten du gizarte-isolamenduaren arriskua.

 

Oreka txarra eta erorikoak

Entzumen-galerak eragina izan dezake gure orekan, eta erorketekin lotutako lesioen arriskua areagotu.

 

Osasun kognitiboko arazoak

Entzumen-galeraren maila desberdinek dementzia edo alzheimerra bezalako gaixotasunen arriskua biderkatu dezakete.

 

 

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!