Renfeko langileen greba dela eta, tren-zerbitzua murriztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 00:00

Hernaniko tren-geltokia.

Renfeko langileen greba dela eta, tren-zerbitzua murriztuko dute gaur

Bi eguneko greba deitu zuten Renfeko sindikatuek. Horren ondorioz, aldaketak izan ziren aldirietako tren-zerbitzuan joan den astelehenean. Greba eguna dute gaurkoa ere, eta, beraz, aldaketak izango dira ordutegian. 

Gutxieneko zerbitzuak murriztuko dituzte %75era trena gehien erabiltzen den orduetan, eta %50ekoa izango da zerbitzua eguneko gainerako orduetan. Hori horrela, gaur, esaterako, goizeko 06:00etatik 09:00etara bitartean tren gutxiago atera dira Brinkolatik Donostiarako bidean. Ordutegi horretan, normalean, bederatzi tren izaten dira eta, gaur, berriz, soilik bost izan dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!