Sari banaketa eta gehiago, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 00:00

Mendizale Astearen barruan, hainbat ekintza izango dira gaur. 18:00etan, gaztetxoentzat, irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera izango da eta, jarraian, dominak banatuko dituzte. Gero, XLIII. Argazki Lehiaketako sari-banaketa izango da. Azkenik, elkarteak aurten egindako jardueren irudiak proiektatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!