Asko daukate jokoan gaur bi bikotek, txapelketatik kanpo ez geratzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 12a, 00:00

Josetxo Ezkurra doneztebarra.

Ligaxkako azkeneko bi sailkatuak dira Ezkurra II-Martirena eta Aldabe-Azpiroz, eta elkarren kontra ariko dira gaur, 15:15etan Galarretan.

Bere aurreneko erdia osatuko du gaur Binakako Txapelketaren ligaxkak. Bosgarren jardunaldia jokatuko dute Galarretan, 15:15etan hasita; eta asko daukate jokoan, elkarren kontra ariko diren bi bikoteek: Ezkurra II eta Martirena batetik, eta Aldabe eta Azpiroz bestetik.

Sailkapeneko azkeneko bi bikoteak dira, puntu bakarrarekin Ezkurra II-Martirena eta punturik gabe Aldabe-Azpiroz. Beraiek dira, era berean, orain arte partidu bakarra jokatu dutenak. Baina gaurko garaipena oso garrantzitsua da bientzat, galtzaileari asko zailduko baitzaio semifinaletara sailkatzeko aukera.

Endika Barrenetxea hernaniarra eta Ander Goikoetxea urnietarra dira bi partiduak irabazi dituzten bakarrak. Lider dira 8 punturekin, eta egin dute tartetxoa, finalera zuzenean sailkatzeko lehian: 5 punturekin daude Segurola eta Larrañaga, eta 4rekin Ansa II eta Juanenea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!