Pikabea bosgarren, Euskal Herriko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 10a, 00:00

Laiene Pikabea anaiarekin, entrenamendu batean.

Ereñotzuarrak 23 minutu eta 45 segundo behar izan zituen lana osatzeko. Nerea Arruti gailendu zen (16:25).

Igandean jokatu zen, Mungian, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa. Nerea Arruti urnietarra izan zen txapelduna, 16 minutuko eta 29 segundoko emaitzarekin. Kanaerdiko bat, 36 ontzako bi enbor eta 45 ontzako beste bi moztu behar izan  zituzten aizkolariek, eta aldea erakutsi zuen Arrutik, gainerako parte-hartzaileek lortutako denborekin alderatuta. 

Hantxe izan zen Laiene Pikabea ereñotzuarra. Bosgarren postuan amaitu zuen azkenean, 23 minutuko eta 45 segundoko denbora lortuta. Lehenengo txandan aritu zen Pikabea, Arrutirekin, Uxue Ansorregirekin eta Maika Ariztegirekin batera. 

Bi txandak amaituta, honako hauxe izan zen sailkapena, hurrenez hurren: Ainhoa Arruti, 16:29; Nerea Sorondo, 18:10; Irati Astondoa 21:07;  Maika Ariztegi 22, 46; Laiene Pikabe 23:45; Uxue Ansorregi, 24:18; Xanta Sousoa, 26:52; eta Beatriz Tanco, 31:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!