'75 urte, 75 tontor eta gehiago', gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 10a, 00:00

Proiekzio eta solasaldia eskainiko dute gaur, 19:30etan hasita, Biterin. Mendiriz Mendiko kide diren Larraitz Uriak eta Julen Lekuonak hartuko dute hitza. Bihar, berriz, arratsaldeko 18:00etan, irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eskainiko diete gaztetxoei, eta, jarraian, dominak banatuko dituzte. XLIII. argazki lehiaketako sari banaketa ere egingo dute, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!