Ansa II eta Juaneneak 40-34 garaitu zituzten Larrañaga eta Segurola

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 00:00

Imanol Ansa urnietarra.

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia izan zen. Hurrengoa, larunbatean jokatuko da: Ezkurra II-Martirena eta Aldabe-Azpiroz. 

Binakako Txapelketa izan zen joan den larunbateko protagonista, Galarretan. Laugarren jardunaldia jokatu zuten, eta Ansa II urnietarrarentzat eta Juanenearentzat izan zen garaipena. Larrañaga eta Segurola izan zituzten aurrez aurre, eta 40-34 amaitu zen partidua. Partidu ikusgarria izan zen, gainera, maila bikaina erakutsi baitzuten erremontista guztiek, ordu eta erdiko norgehiagokan. 

Une honetan, Barrenetxea eta Goikoetxea dira ligaxkako liderrak, eta datorren asteburuan izango da hurrengo jardunaldia. Arratsaldeko 15:15etan hasiko da jaialdia, eta bigarren partidua izango da Binakako Txapelketakoa. Ezkurra II eta Martirenak indarrak neurtuko dituzte Aldaberen eta Azpirozen kontra. Betiko moduan, gonbidapenak eskuragai daude Kronikan, nahi dituenarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!