Florida eta Bestizan eremuan lanak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

Datozen asteotan, Hiribus ibilgailu berria, herriko kaleetan barrena ibiliko da, Hernaniko auzoak elkarren artean lotzen. Ibilgailu berri honek, ezaugarri ezberdinak ditu, eta beraz, ohiko ibilaldiak egin ahal izateko, Florida eta Bestizan eremuko bide bat moldatu behar da. Lan horiek gaurtik egingo dira, eta lauzpabost egun irautea aurreikusi du Udalak. Obrak dauden bitartean, Florida 85-133 arteko bide zatia itxita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!